20 lagun lanean, martxarako eta lasterketarako

Markel Onaindia 2016ko aza. 4a, 11:15

Domekan egingo dira Garaiko Triatloi Taldeak antolatzen dituen mendi martxa eta lasterketa, eta hogei bat lagun ibiliko dira boluntario lez ekimena aurrera atera dadin. Herritarren laguntza edukiko dute, beraz, bai ibilbidea osatzeko, bai jatekoa prestatzeko, esate baterako.

Mendi lasterketa nobedadea izango da; Asto Trail deitu diote, Astomendi tontorretik igarotzen delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!