Herri bietako plazak lotuko dituzte ibiltariek, eta protagonista nagusi bi egongo dira ezagutzeko, Pedro Hilarion Sarrionandia garaitarra eta Maria del Carmen de Gurtubay y Alzola Iurretako lehen markesa.
Sarrionandia abade frantziskotarraren arrastoari jarraitu ahalko diote, beraz, partaideek. Joseba Sarrionandia idazlearen Moroak gara behelaino artean? liburuan agertzen dira abadearen inguruko hainbat istorio. XIX. mendearen amaiera aldera Marokora joan zen misioetan, eta bertan, Arrifeko amazig hizkuntzaren lehenengo gramatika sortu zuen. Hizkuntza horren lehen liburutzat hartua da gaur egun.
Bihar, 10:00etan izango da ibilbidea, gaztelaniaz. Euskarazkoa datorren zapatuan izango da, 29an, 16:00etatik aurrera –Iurretako plaza da topagunea–. Parte hartzeko erreserba Gerediaga elkarteko 673 005 981 telefonoan egin daiteke.