Pentsakera baikorra landuko dute herriko nagusiek

Anboto

Durangaldeko Amankomunazgoaren eskutik, pentsakera baikorraren inguruko ikastaroa burutuko dute Garain, azaroan zehar.

Hain zuzen ere, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak, 17:30etik 19:00etara bitartean. Dagoeneko eman ahal da izena. Pentsamendu baikorraz gainera, emozioen lanketa ere jorratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!