Solagarai baserrirako bidea konponduko du Garaiko Udalak

Anboto 2016ko urr. 12a, 09:30

Otsaileko euriteen eraginez, lur-jausia gertatu zen Solagarai baserrira doan bidean. Bidea libratzea lortu zuten behin-behinean, baina negua badatorrela-eta, guztiz konpontzea erabaki dute, euriak berriro kalterik eragin ez dezan. Bidea konpontzeaz gainera, horma bat ere ipiniko dute lurrari eusteko.

Udalak ez du adjudikatu obra oraindik, baina hurrengo egunetan prozesuagaz hastea espero dute. 45.000 euro inguruko aurrekontua edukiko du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza bat jaso berri dute, 28.750 eurokoa; aurrekontuaren %63, beraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!