35 bat lagun batu dira San Migel eguneko bazkarian

Anboto 2016ko ira. 30a, 10:00

San Migel eguneko bazkaria egin zuten atzo, herriko nagusien elkarteak antolatuta, eta 35 bat lagun batu ziren jaia lagun-giroan ospatzeko asmoz.  Menu berezia jan zuten Herriko tabernan, eta elkarteko bazkiderik nagusienak omendu gero.

Horrez gainera, asteon jokatutako txapelketen sariak eman zituzten bazkalostean. Izan ere, astelehenetik hasita, hainbat karta-joko eduki dituzte: astelehenean briska, martitzenean tutea, eta eguaztenean musa. Gainera, tortilla txapelketan ere parte hartu zuten herenegun.

Horrela, amaiera eman diote Aste Kulturalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!