Karta jokoa Otea-Loran elkartean egingo dute, egunero, 17:30ean. Gaur, hilak 26, briska txapelketa jokatuko da, martitzenean tutekoa, eta eguaztenean musekoa. Eguaztenean, gainera, tortilla txapelketaren ordua ere izango da.
Sariak bazkarian emango dituzte. 29an, 14:00etan batuko dira Herriko tabernan; izena tabernan bertan eman behar da, 29 eurotan. Bazkalostean ere, bazkide nagusienak omenduko dituzte. Aurretik, 12:00etan, hildakoen aldeko meza egongo da.