Goizeko lehen autobusa aurreratu dute

Anboto 2016ko ira. 20a, 09:15

Bizkaiko Foru Aldundiko garraio zerbitzuak aldaketa bat ezarri du Durango-Garai autobus linearen ordutegian. Hain zuzen ere, goizeko lehen autobusa ordu laurden lehenago irtengo da Garaitik. Beraz, 07:00etan barik, 06:45ean hasiko du ibilbidea. Erabiltzaileen eskaeragatik egin dute aldaketa, gero hartu beharreko beste autobusen konexio arrazoiengatik.

Garaiko Udalak informatu duenaren arabera, gainerako autobusen ordutegia bere horretan mantenduko da, aldaketarik barik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!