10:30ean hasiko dira ekitaldiak, mezagaz. Domeketan Garaiko herrigunean ematen den meza lekuz aldatu eta hantxe egingo dute, Santa Katalinako ermitan.
Mezaren ostean dantza saioa eta luntxa egon ohi dira bertaratzen direnen gusturako. Dantza saioan, gainera, auzoko dantzarien parte hartzea sustatzen dute.
Santa Katalinako jaia aspaldikoa da, baina duela hamabost bat urte berreskuratu zuten, etenaldi baten ostean.