Momoitioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2016ko eka. 22a, 12:00

Momoitioko San Joan jaiak ospatuko dituzte asteburuan, ekainaren 23tik 26ra, hain zuzen ere. Bihar, 20:30ean txopoa ipinita hasiko dituzte jaiak. Euskal Herriko leku askotan lez, sua isotuko dute gau horretan.

Hilaren 24an meza egongo da, 12:00etan, eta 25ean etorriko da jai girorik handienetakoa. Izan ere,  21:00etan afaltzeko elkartuko dira, eta, ostean, Itzerdi taldearen erromeriagaz dantzatuko dira, jai giroagaz jarraitzeko. Afarira joan gura dutenek udaletxean eman behar dute izena, hilaren 21a baino lehen.

Domekan amaituko dituzte jaiak, 11:30eko meza eta ondorengo dantza saioagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!