Hemendik aurrera, beraz, lanetik irten eta gero burutuko du alkate beharra, batez ere arratsaldetan. Bere esanetan, gutxienez eguaztenero udaletxean egongo da, arkitektoa egun horretan joaten delako bertara.
Sarrigotia 2007tik dago alkate karguan.
Gontzal Sarrigoitia alkateak (Herriko Taldea) liberazio barik jardungo du aurrerantzean, berak horrela erabakita. Bere eguneroko lanagaz lotutako arrazoiengatik hartu du erabakia. Orain arte, legealdi honetan, udaleko liberazioa lanaldiaren %40an garatu du Sarrigoitiak, eta beste inor ez da liberatuko bere partez.