Lantziegoko lagunengana doaz garaitarrak

Anboto 2016ko mai. 20a, 11:00

Pasadan urtean Lantziegokoak egon ziren Garain

40 bat garaitar Lantziegora (Araba) joango dira bihar, hango lagunekin egunpasa egiteko asmoz. Herri bien arteko hartuemana pare bat hamarkada atzetik dator, dantza taldeen trukeengatik sortuta, eta 2013an senidetza hitzarmena sinatu zuten alkateek.

Bihar 09:30ean irtengo dira Garaitik, eta Lantziegon bazkaria eta erromeria prestatuko dituzte ospakizunerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!