San Isidro eguna ospatuko dute domeka honetan

Anboto 2016ko mai. 13a, 10:15

San Isidro eguna ospatuko da etzi, maiatzak 15. Baserritarren egun lez ere kontuan hartzen da hainbat lekutan, eta Garain ere arrazoi horregatik prestatu ohi dute ospakizuna. San Migel nagusien elkarteak egin du deialdia, baina, azaldu dutenez, herritar orori zabaldutakoa da, ez jubilatuei edo baserritarrei bakarrik.

14:00etan Herriko tabernan elkartuko dira bazkaltzeko, eta bertan parte hartu gura dutenek bihar arte dute izena emateko aukera, tabernan bertan. 28 euro ordaindu beharko dira. Aurretik, meza egingo dute, Urdeiagan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!