Donostiako Aquariumera doaz garaitarrak

Anboto 2016ko maiatzaren 5a

San Migel nagusien elkarteak antolatuta, Donostiako Aquariumera bisita egingo dute garaitarrek datorren barikuan, maiatzaren 6an.

09:30ean irtengo dira Garaitik, eta 12:00etarako iragarri dute Aquariumeko bisita. Gero, 14:30ean, La Cepa jatetxean bazkalduko dute.

Arratsaldea ere Donostian pasatuko dute, baina bakoitzak nahi duen plana egin ahal izango du, helburu horregaz arratsaldea libre ipini dute-eta antolatzaileek. Plan osoa 28 euroko prezioan ipini dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!