“Loreak dotore-dotore ipini, eta ea zerbait saltzen dugun!”

Anboto 2016ko api. 16a, 10:00

Zabalak Kimu denda du Berrizen

Domeka honetan, Landare eta Lorezaintza Azoka egingo dute Garain, eta bertan parte hartuko du, lehenengoz, Amaia Zabala garaitarrak. Berrizko Kimu dendan dauzkan loreak eramango ditu, udalak, Urkiola Landa Garapenak eta Trumoittek antolatzen duten azokara.

Biharko prestatzen dabil Zabala. “Pozik nago herriko azokan parte hartzeagaz. Loreak dotore-dotore ipini, eta ea zerbait saltzen dugun!” Bere ekarpena lorabakiak eramatea izango da, etxean, pitxerretan ipintzekoak direnak. “Azoka hasi berria da, baina jende asko egoten da”.

Madrilen ikasia
Duela 18 urte hartu zuen loradenda. “Zerbitzari lanean nenbilen, eta bizitza familiarra ia ez nuela egiten konturatu nintzen”. Afizioa betidanik eduki du, baina, hasieran, prestatu beharra eduki zuen: “Madrilera joan behar izan nuen ikastaroak hartzera”.

Madrilen atera zuen lehen titulua, eta gero ere ikasten jarraitu du, ezkontzetako lore-sortak prestatzeko, esaterako. Nazioarteko azokak ikustera ere joaten da, Parisera, adibidez.

Domeka goizean, bera izango da saltzaile, herrian bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!