IV. Landare eta Lorezaintza Azoka apirilaren 17an egingo da

Anboto 2016ko mar. 24a, 10:00

Apirilaren 17an egingo da Garaiko IV. Landare eta Lorezaintza Azoka, aurreko urteetako arrakasta errepikatu guran. Urkiola landa garapeneko elkarteak, udalak eta Trumoitte kultur elkarteak antolatzen dute ekitaldia. Landareen ekoizleak etorriko dira Garaira, eta jarduera horretarako beharrezko diren tresnak ere ikusgai egongo dira. Goizeko 10:00ak inguruan  hasi, eta eguerdira arte egongo da azoka zabalik.

Gainera, berbaldi bat ere eskainiko du Lur2000 enpresako Ramon Zearretak, lorategien mantenu erraz eta ekonomikoaren inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!