Landa Garapen Programa aurkeztuko dute, Garain

Anboto 2016ko mar. 11a, 12:00

Eskualdeko gizarte eta ekonomia mailako elkarteekin batera, hausnarketa prozesu batean murgilduta egon da, azken hileetan, Urkiola Landa Garapenereko Alkartea. Horren helburua, Durangaldeko Landa Garapen Programa berria egitea izan da, eta, datorren eguenean, martxoaren 11n, horren aurkezpena egingo dute, Garain. 16:00etan izango da, kultur etxean.

Baserri eremuaren gestio iraunkorra burutzea eta bertako biztanleriarentzat “etorkizun duina” bermatzea dira programa berriaren helburu nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!