80 bat lagun batu ziren Garaiko lehen Sagardo Egunean

Anboto 2016ko mar. 1a, 12:10

Zapatuan herriko lehen Sagardo Eguna ospatu zuten Garain. Herritarrek egindako Zezpala eta Okiltxiki sagardoak dastatzeko aukera eskaini zuten.

Trumoitte kultur elkarteak antolatuta, 80 bat lagun batu ziren sagardoaren bueltan. Gazte koadrila batek auzolanean eta era naturalean egiten duen Zezpala sagardoa alde batetik, eta garaitarrek lagunduta sortzen den Oiartzungo Okiltxiki sagardoa bestetik. Gainera, parrillan prestatutako jatekoa eduki zuten, eta Dj Bull egon zen musikagaz giroa berotzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!