Baina, sagardo berezi hori dastatzeko irrika dutenek, bihar edukiko dute aukera, Garain. Izan ere, Trumoitte kultur elkarteak Sagardo Eguna antolatu du; 18:00etatik aurrera ospatuko da, pilotalekuan. Zezpalaz aparte, garaitarrek lagunduta sortzen den Okiltxiki sagardoa ere edan ahalko da.