Belaunaldien arteko harremanei buruzko hitzaldia antolatu dute Garain, hilaren 24rako

Anboto

Otsailaren 24an, herriko nagusiei eskainitako berbaldi bat egongo da, Garain. Belaunaldien arteko hartuemanak deitzen da berbaldia, eta Durangaldeko Amankomunazgoko adinekoen sailetik antolatutakoa da. Psikologo batek gidatuko du hilaren 24ko saioa, arratsaldeko 17:00etan aurrera, kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!