Tarta bategatik 70 euro ordaindu dituzte Garaiko Errematan

Anboto 2016ko urt. 18a, 16:11

Lazaro Milikuak 15. aldiz jarraian gidatu du enkantea.

Domekan ospatutako enkantean tartak eta antzerako produktu gozoak izan ziren protagonista. Jende asko hurreratu zen Elizabarrira.

Garain egindako etxeko tarta bat lortzeko, 70 euro ordaindu zituen herritar batek, eta hain zuzen ere, gozokiak izan ziren Errematako "produktu izarrak", Lazaro Milikua antolatzaileak azaldu duenez. Tostadengatik ere antzeko kopurua ordaindu zuten.

Milikuaren esanetan, jende asko bertaratu zen, eta giroa ere ona izan zen. Baserritarrek eramandako 30 bat produktu lote egon ziren enkantean, eta 1.200 euro batu zituzten guztira. Diruaren erdia elizako konponketetarako erabiliko dute, eta beste erdia Caritasi emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!