San Antoneko Erremata egingo dute, domekan

Anboto 2016ko urtarrilaren 13a

Baserriko produktu eta abereak enkantean ipiniko dituzte etzi, domekan, San Anton egunez egiten ohi den Errematan. Enkanteak, gainera, ikuspegi solidarioa edukiko du: batzen den diruaren erdia Caritasi emango diote, eta beste erdia elizako konponketak egiteko erabiliko dute.


11:30ean meza egingo dute Elizabarrin, eta ostean hasiko da enkantea, kanpoan. Herritarrek hainbat produktu eramago dituzte: arrautzak, txorizoak, barazkiak, untxiak... Lazaro Milikuak gidatuko du enkantea, 15. aldiz jarraian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!