Garain, bazter-babesak ipiniko dituzte errepide bitan

Anboto 2015ko abe. 21a, 11:02

Udalak bazter-babesak ipiniko ditu errepide bitan, trafikoaren segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Hain zuzen ere,  Barrainkutik Iurretarako bidean eta Santa Katalinatik Larrinagara bidean egokituko dituzte babesak. 

Lehen zatian, 4.300 euro erabiliko dituzte, eta bigarrenean, 4.570.
Eremu horietan, troka handiak daude, eta arriskua gutxitzeko hartuko dituzte neurriak. Obrak laster hastea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!