Garain ez dituzte zerga eta tasak igoko 2016an

Anboto 2015ko abe. 11a, 18:00

Garaiko Udalak 2016rako udal zerga eta tasak ez igotzea erabaki du. Beraz, bere horretan mantenduta, garaitarrek aurtengo kopuru berberak ordaindu beharko dituzte datorren urtean ere. Ordenantza fiskalak aldatu ez direnez, gaia ez dute osoko bilkuran onartu behar izan.


Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du batez ere bi arrazoirengatik hartu dutela erabakia; batetik, udalak ez ei daukalako diru gehiagoren beharrizanik; bestetik, “gauden egoera ekonomikoan egonda”, herritarren poltsikoetan pentsatu dutela esan du Sarrigoitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!