Bertso afaria, zapatuan, Ugartetxea eta Enbeitagaz

Anboto 2015ko aza. 19a, 09:48

Zapatu iluntzean bertso afaria egingo dute Garain, udalak eta Trumoitte kultur elkarteak antolatuta, eta Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeita bertsolariak izango dira protagonista.


21:30 bueltan elkartuko dira bertsozaleak Otea-Loran elkartean, eta, lehenengo, otordua egingo dute. Barrena ondo berotu ostean, bertsolarien txanda helduko da. Mallabiko Beñat Ugartetxeak eta Muxikako Onintza Enbeitak girotuko dute gaua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 30 bat lagunek eman dute bertso afarirako izena, 17 euroko sarreraren truke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!