Memoria estimulatzeko tailerra egiten hasi dira Garain

Anboto 2015eko azaroaren 17a

Durangaldeko Amankomunazgoko Nagusien Dinamizazio sailak sustatuta, memoria estimulatzeko tailerra egiten hasi dira Garaiko hainbat nagusi. Hain zuzen ere, martitzenean egin zuten lehen saioa, eta azaroaren eta abenduaren bitartean garatuko da ikastaroa.


Garaiko San Migel nagusien elkarteko kideek adierazi dutenez, martitzenetan batuko dira tailerra burutzeko. Azaroaren 17an eta 24an, eta abenduaren 1ean, 15ean eta 22an izango dira hurrengo hitzorduak. Ordubeteko iraupena edukiko dute saioek, 17:30etik 18:30era bitartean, hain justu. Kultur Etxea izango da elkargune.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!