Hilaren 21eko bertso afarirako izena emateko aukera dago Garain

Anboto 2015ko aza. 12a, 17:20

Azaroaren 21ean, bertso afaria egingo dute, Garain, udalak eta Trumoitte kultur elkarteak antolatuta. Beñat Ugartetxea mallabiarrak eta Onintza Enbeita muxikarrak kantatuko dute saioan, eta dagoeneko badago izena emateko aukera, udaletxera deituta (94 681 63 93). Hilaren 16a izango da izena emateko azkeneko eguna, eta interesdunek 17 euro ordaindu beharko dute.


Bertsozaleak 21:30ean elkartuko dira, Otea-Loran elkartean, eta lehenengo, afaldu egingo dute. Otordu horren ostean hasiko da Ugartetxearen eta Enbeitaren arteko bertso saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!