Lapitteko ur gordailua berritzeko proiektua adjudikatu du Garaiko Udalak

Anboto 2015eko azaroaren 3a

Lapitteko ur gordailua berrituko du udalak, eta aste honetan bertan adjudikatu du obra. 2015eko aurrekontuko 35.000 euro erabiliko ditu lanak finantzatzeko; edozelan ere, Eusko Jaurlaritzak gaiagaz lotutako diru-laguntza bat sortu du, eta  Garaiko Udalak eskatu du dagoeneko. Erantzuna hile batzuetara edukiko dute.


Ur gordailuan kloroa neurtzeko makina berri bat ipiniko dute, obraren baitan. Horrela, urak kloro gutxi ekartzen baldin badu, makinak kloroa gehituko dio.

Eraginik ez
Obra, urtea amaitu aurretik burura eramateko asmoa dute, eta udalaren arabera, auzokideei ez die eragingo. Uneren batean, ura moztu beharko da, baina mozketa horiek ahalik eta txikienak izaten saiatuko direla esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!