Nagusien elkarteak Lodosarako irteera antolatu du eguenerako, hilaren 15erako. Piper enpresa bat bisitatuko dute lehenik, eta gero, Calahorrako merkatua. Bazkaria ere egingo dute, hango produktuak dastatzeko. 25 euroan eman ahal da izena, hilaren 13 aurretik, Herriko tabernan.