34 lagun batu ziren Garaiko jubilatuen bazkarian

Anboto 2015ko ira. 30a, 10:50

San Migel nagusien elkarteak bazkaria antolatu zuen, martitzenean, San Migel egunaren aitzakiapean. Antolatzaileek esan dutenez, 34 lagun batu ziren Herriko tabernan burutu zuten otorduan, eta giro onean parte hartu zuten arratsaldera arte. Gainera, duela aste biko Aste Kulturalean jokatutako karta txapelketetako sariak banatu zituzten.


Bestalde, elkarteko bazkide nagusienak omentzeko aprobetxatzen dute urteroko bazkari hau. Aurten, Lidia Azkarragari eta Javier Oarbeaskoari tokatu zaie omenaldia jasotzea. Hainbat opari jaso zituzten elkarteko kideen eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!