Aste Kulturala ospatuko dute Garaiko nagusiek

Anboto 2015ko ira. 14a, 12:01

Garaiko San Migel nagusien elkarteak Aste Kulturala antolatu du datozen egunetarako. Batez ere, karta jokoek osatuko dute egitaraua, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. Eguaztenean, hilaren 16an, izango da lehenengo ekitaldia. 17:30etik aurrera, briska txapelketan jokatuko dute nagusiek. 17an tutean ibiliko dira, eta 18an mus txapelketaren txanda izango da. Gainera, tortilla txapelketa ere egingo dute egun horretan.


Bestalde, nagusien elkarteak ohiturazko bazkaria egingo du, irailaren 29an, San Migel egunez, Herriko tabernan. Azaldu dute irailaren 27a dela izena emateko azken eguna; tabernan bertan eman behar da izena, eta bakoitzak 28 euro ordainduko beharko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!