Hasi dituzte Garaiko frontoia konpontzeko lanak

Anboto 2015eko irailaren 9a

Hasi dituzte herriko pilotalekua konpontzeko obrak. Hormak ez daude egoera onean, eta teilatuan ere itogin batzuk daude. Egoera ikusita, konpontzeko beharra ikusi zuen udalak, eta obra 30.000 eurogatik adjudikatu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bat daukate, 12.300 eurokoa, hain zuzen ere. Hormak konpontzeaz gainera, kirol instalazioaren segurtasun neurriak hobetuko dituzte, eta teilatu-hodia ere konponduko dute.


Udaleko arduradunek adierazi dutenez, kontratatutako enpresak hile bi beharko ditu, asko jota, obrak burutzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!