Ia errifa guztiak saldu dituzte Garaiko jaietan

Anboto 2015eko abuztuaren 28a

Garaiko jaien bueltan, errifa kaleratzen du Trumoitte kultur elkarteak, ekintzak finantzatzeko. Aurten errifa ia guztiak saldu dituzte, antolatzaileek azaldu dutenez.


Lau sari egon dira parte-hartzaileei eskaintzeko, eta laurak banatu dituzte dagoeneko. Sari nagusia –bazkaria eta ostatua– 4.444 zenbakiari egokitu zaio. Ondorengo hiru sarien zenbakiak, berriz, 619, 2.020 eta 3.252 izan dira. Talasoterapia saio bat eta bazkari bi izan dira zenbaki horien jabeei egokitu zaizkien sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!