Nez Perce indioekin bizitzeko aukera

Anboto 2015eko uztailaren 23a

Idahora (AEB) bidaia antolatu du Garaiko Landetxeak, Boisen ospatuko den jaialdia aprobetxatuz. Nez Perce indioekin bizitzeko aukera ere izango dute bidaia hartuko duten herritarrek. Bost egun egingo dituzte Boisen eta beste bost AEBetako indio erreserba baten.

Uztailaren 28an irtengo da Boisera 12 lagunek osatutako taldeak. Lehenengo bost egunak Boisen bertan bizitako euskal giroa ezagutzeko aukera izango dute, eta, abuztuaren 2tik 7ra bitartean, Yellowstone parke naturalean dagoen Nez Perce indio erreserban egingo dute egonaldia.

AEBetako azken indio erreserbatarikoa da Nez Perce. Bertan egingo den egonaldian euron kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute bertara joango direnek. Kultur elkartrukerako aukera egongo da.

Bilbotik irtengo dira uztailaren 28an. Informazio gehiagorako honako telefonora deitu daiteke:
605 742 103

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!