Partaideak 08:30ean irtengo dira Garaiko plazatik. Santanderrera ailegatzean, hiria ezagutzeko, buelta bat emango dute autobusez. Gero, katedrala ikusiko dute.
Eguerdian itsas museora joango dira, eta bertako jatetxean bazkalduko dute 14:30 aldera. Indarrak hartu ostean, museoan murgilduko dira, arratsaldean.
Irteeran parte hartu gura duten herritarrek 27 euro ordaindu beharko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, Herriko Tabernan eman behar da izena, uztailaren 7a baino lehenago.