Bihar, 21:30ean ipini dute afarian batzeko hitzordua. Herri afaria ermitaren inguruetan egingo dute, eta, ostean, erromeria edukiko dute Izer taldeagaz. Beraz, gaupasa egiteko plana aukeran edukiko dute Momoition batuko diren festazaleek.
Domekan ere egongo dira ekitaldiak. 11:00etan, meza izango dute, eta, ondoren, dantza saioa eskainiko dute, besteak beste.