280 umek parte hartu dute dantza jaialdian

Anboto 2015ko eka. 8a, 16:30

Umeen euskal dantzen jaialdia ospatu zen atzo Garain, eta jende asko hurreratu zen jai girora.

Gontzal Sarrigoitia alkateak azaldu du jende piloa hurreratu zela dantzen alardera, eta baita arratsaldeko erromeriara ere. Goizeko dantzaldiaren ostean, Garaira etorritako umeek herriko etxe eta tabernetan bazkaldu zuten. Ume gehienak Durangaldekoak ziren, tartean Garaiko taldea, baina Beasaingo talde batek ere parte hartu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!