280 umek parte hartuko dute domekako euskal dantzen jaian

Anboto 2015ko eka. 3a, 18:00

Domeka honetan, hilaren 7an, umeen euskal dantzen jaia izango dute Garain. Udalak antolatu du ekitaldia, eta herriko ume dantzariez gainera, kanpotik ere hainbat etorriko dira. Guztira, 280 bat umek parte hartuko dute jaialdian. Durangaldekoak izango dira gehienak, baina Beasaindik (Gipuzkoa) ere etorriko da dantza talde bat.


Dantzariek, 12:30ean, kalejira egingo dute, eta 13:00etan hasiko da dantza alardea, plazan. Gero, herriko etxe, elkarte eta tabernetan bazkalduko dute umeek, garaitarrek gonbidatuta. Arratsaldean jarraituko du jaiak, musika ipiniko duen DJ bategaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!