100.000 euro jasoko ditu Garaiko Udalak, basoak salduta

Anboto 2015eko maiatzaren 31

Garaiko Udalak 100.000 euro jasoko ditu, Laixiar mendi inguruko hiru baso saltzeagatik.  Horrela, hurrengo urteetarako udal aurekontuak osatzeko ditu iturri sendo bat izango du udalak. Dagoeneko topatu dute eroslea: zerrategi bat, hain zuzen ere.


Salmentagatik jasotako diruaren %24 Bizkaiko Foru Aldundiari eman beharko diote garaitarrek, hobekuntzen poltsan sartzeko. Gero, diru hori herriko basoetan lanak egiteko erabiliko dute, Aldundiaren gestiopean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!