Garaitik 10:00etan irtengo dira herritarrak. Bermeotik buelta bat eman ostean, baleontzia ikustera joango dira, 12:45ean. Bisita hori amaitzean, bazkaltzera joango dira Casino Mundaka jatetxera. Arroza, bakailaoa eta tarta edukiko dituzte menuan. Egun-pasa amaitzeko, arratsaldea libre izango dute garaitarrek, kostaldeko herria norbere kabuz ezagutu ahal izateko.