Pilotalekuko konponketen obrak adjudikatu ditu udalak

Anboto 2015ko mai. 19a, 09:00

Herriko pilotalekuko hormak ez daude egoera onean, eta, gainera, teilatuan itoginak daude. Konponketak egitea beharrezko ikusi du Garaiko Udalak, eta horien obrak adjudikatu ditu asteon. Urre enpresak garatuko ditu lanak, 30.000 euroren truke.

Pilotalekuaren konponketen proiektua aurrera atera ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiari laguntza eskatu zion udalak; hain zuzen ere, Kirol Sailera jo zuen. Udal ordezkariek azaldu dutenez, 12.300 euro jaso dituzte Aldunditik.

Udal ordezkarien arabera, hormetan eta teilatuan obrak egiteaz aparte, erretena ere  konponduko dute, egoera txarrean egon delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!