Giro onean ospatu dute lantziegarrekin senidetza

Anboto 2015ko api. 30a, 10:02

Joan zen zapatuan, herri bien arteko senidetza ospatzeko jaialdia egin zuten Garaiko eta Lantziegoko (Araba) herritarrek, eta Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du giro onean pasa zutela eguna. Esate baterako, herri bazkarian, guztira, 90 bat lagun batu ziren.


Sarrigoitiak kontatu duenez hogei lantziegar etorri ziren Garaira, eta heldu bezain laster hamaiketakoa egin zuten elkarrekin. Gero, triki-poteoan ibili ziren tabernetan, eta, eguerdian, bazkaria egin zuten pilotalekuan.
Ez zen hor amaitu jaia. Izan ere, arratsaldean, erromeria eduki zuten Laja eta Narbaizagaz. Gaueko 21:00ak arte iraun zuen gutxi gorabehera musika emanaldiak.

Garaiko eta Lantziegoko herritarren arteko hartu-emana dantzari eskerrak sortu zen, eta duela urte bi senide bihurtzea erabaki zuten udalek. Ondorioz, urtero bisitak trukatzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!