11:00etarako ipini dute lehenengo deialdia, eta 11:30erako bigarrena, mezatara joango direnei aukera ematearren. Elkarteko diruzaina zena aurten hil da, eta haren ordezkoa aukeratu beharko dute batzarrean. Gainera, karguren bat hartzeko prest dagoenak ere parte hartzeko aukera edukiko duela adierazi dute.