Euskal jaian umeak etxeetan hartzeko deia egin du Garaiko Udalak

Anboto 2015eko martxoaren 9a

Dantza oinarri duen umeen euskal jaia ospatuko dute Garain, ekainaren 14an, udalak eta Trumoitte kultur elkarteak elkarlanean antolatuta. Jaialdiaren prestaketekin dabiltza, eta egunean bertan umeak etxeetan hartzeko deia egin du udalak. Martxoaren 31n amaituko da apuntatzeko epea.


Horrelako jaietan ohitura izaten da kanpotik datozen umeek herriko etxeetan bazkaltzea, eta antolatzaileek jakin gura dute zenbat herritar dauden horretarako prest, horren arabera, zenbat dantza talde gonbidatu zehazteko.

Oraindik guztiz diseinatu barik dago euskal jaiaren egitaraua, baina antolatzaileek aurreratu dute ume dantzarien alarde bat eta erromeria bat izango dituztela, gutxienez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!