Bizkaibuseko taxiak erabiltzaile guztiak hartu beharko ditu

Anboto 2015ko ots. 17a, 16:45

Udalak kezka agertu zion Aldundiari Bizkaibuseko taxiaren funtzionamenduaren harira. Batetik, taxian lau sartzen direnez, erabiltzaile gehiago egonez gero, horiekin zer gertatuko den argitu nahi zuen udalak. Bestetik, Barik txartela ezin zela erabili kritikatu zuen. Bada, Aldundiak Gontzal Sarrigoitia alkateari erantzun dio, beharrezko denetan, taxiak bidaia bat baino gehiago egin beharko duela. Beraz, ez da inor zerbitzu barik geratuko. Gainera, txartelaren makina ere instalatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!