Kontratua luzatu dio Garaiko Udalak Herriko Tabernari

Anboto 2015eko otsailaren 2a

Garaiko Udalaren eskumenekoa da Herriko Taberna, eta azkenekoz 2013an adjudikatu zuten enkante bidez, urte birako epeagaz. Bihar amaitzen zen kontratu hori, baina udalak beste urtebetez luzatzeko erabakia hartu zuen udalbatzarrean. Datorren urtean egingo dute berriro enkantea.


Tabernaren gestioaz arduratzen direnei orain arteko baldintza berberak ezarri dizkiete beste urtebetez ere, eta urteroko kuota ere prezio berean mantendu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!