Garaiko Udala ez da pozik geratu autobusaren ordez taxia ipintzean

Anboto 2015ko urt. 15a, 15:10

Bizkaiko Foru Aldundiak autobus zerbitzuan egindako aldaketek Durangotik Garairako linean ere eragina eduki dute. Izan ere, autobusa kendu, eta zerbitzu hori eskaintzen taxi bat dabil orain. Erabiltzaile kopuru baxuarengatik hartu dute erabaki hori Aldundikoek, baina udala ez da pozik geratu aldaketagaz. Izan ere, taxiak bidaia bakarra egiten du zerbitzu bakoitzeko, eta lau erabiltzailetik gora egonez gero, baten bat kanpoan geratuko da, zerbitzu barik. Gontzal Sarrigoitia alkateak ez du begi onez ikusten: “Bat kanpoan geratzen bada, zer gertatuko da?”. Horregatik, egoera aztertzea eskatu dio Aldundiari.


Bestalde, taxian Barik txartela ezin erabiltzea ere kritikatu du Sarrigoitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!