San Anton eguneko ekitaldi honetan, baserritarrek dohaintzan ematen dituzte produktuak eta animaliak. Txorizoak, esnea, arrautzak eta untxiak egoten dira eskura, adibidez. Enkantera hurreratzen direnen artean, diru kopuru altuena proposatzen duenak eroaten du produktua etxera. Iaz 1.400 euro jaso ziren guztira.