Domekan, beraz, 12:00etan batuko dira egunari hasiera emateko, hildakoen omenezko mezagaz. Gero, 14:00etan, Herriko Tabernan izango dute bazkaria. Ondoren, elkarteko bazkide zaharrenak –andra eta gizon– omenduko dituzte.
Herriko nagusien San Migel elkarteak Kultura Astea antolatu du aste honetarako. Elkarteari izena ematen dion santuaren eguna da hilaren 29an, eta horren aitzakiagaz hainbat ekintzatan murgildu dira. Briska, tute eta mus txapelketak izan dituzte asteon. Atzo, gainera, tortilla txapelketa ere egingo dute arratsaldean. Domekan egingo duten bazkariagaz amaituko da Kultura Astea.