Santa Katalinako jaia ospatuko dute domekan

Anboto 2014ko irailaren 14a

Gaur ospatuko dute Santa Katalina ermitako jaia. Goizeko 10:30ean meza edukiko dute, eta, gainera, Garaiko meza nagusia izango da hori, herrigunetik ermitara lekualdatuko dutelako elizkizun nagusia.

Dantzarien saioa etorriko da gero, eta, amaitzeko, luntxa egongo da bertaratzen diren guztientzat.
Tradiziozko jaia da, baina hainbat urteko hutsunearen ostean, duela hamabost bat urte berreskuratu zuten ohitura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!