Txakur arriskutsuak erroldatzeko aukera dago

Anboto 2014ko ira. 6a, 09:30

Udalak oharra zabaldu du herrian, arriskutsuak izan ahal diren txakurrak erroldatzeko gonbita eginez. Legearen arabera, horrelako txakurren jabe izateko lizentzia eduki behar da, eta hori eskuratzeko udaletxera jo beharko dute jabeek. Irailaren 30a da tramiteak egiteko azkeneko eguna.


Udal ordezkariek azaldu dutenez, hurrengo arraza hauetako txakurrak dira arriskutsuak: american pitbull terrier, staffordshire bull terrier, american staffordshire terrier, rottweiler, dogo argentinarra, fila brasildarra, tosa inu eta akita inu. Horrelako txakurrak dauzkatenek jo beharko dute udaletxera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!